Skip to content

Testuak prozesatzen eta bisualizatzen R-rekin

Photo of Lore Zumeta Olaskoaga
Hosted By
Lore Zumeta O. and 4 others
Testuak prozesatzen eta bisualizatzen R-rekin

Details

Kaixo R-Ladies!

Bueltan gara gu ere urte berriarekin batera! Itziar Gonzalez-Dios-en eskutik "Testuak prozesatzen eta bisualizatzen R-rekin" tailerra izango dugu, Azkuna Zentroan, Open Codes. We are Data erakusketaren baitan.

Xehetasunak:
Izenburua: Testuak prozesatzen eta bisualizatzen R-rekin
Data: Asteartea, urtarrilak 14
Ordua: 18:00
Tokia: Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao (2. solairua, Open Space gunea, erakusketa aretoa), Arrikibar Plaza, Bilbo.

Zer beharko duzu:

Tailerrari buruz:

Saio honetan R-rekin testuen analisi automatikoa egiten ikasiko dugu eta analisi horietatik abiatuta testuen bisualizazioak egingo ditugu euskarazko eta gaztelaniazko testuekin. Praktika horiekin batera, Hizkuntzaren Prozesamenduan eta Corpus Hizkuntzalaritzan ezinbestekoak diren hainbat kontzeptu azalduko ditugu.

Hizlariari buruz: Itziar Gonzalez-Dios (@ItziarGD)

Itziar Aleman Filologian lizentziatua (2010) da, Hizkuntzaren Azterketan eta Prozesamenduan masterra du (2011) eta Hizkuntzalaritza Konputazionalean egin du doktoretza (2016). Ixa taldeko ikertzailea da 2010etik eta egun Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakaslea da, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa sailekoa. Bere ikerketa-lerro nagusiak testuen konplexutasunaren azterketa, sinplifikazio automatikoa, lexikografia, semantika eta terminologia konputazionala dira.... Etor zaitez bera ezagutzera!

*Tailerraren eta materialaren hizkuntza, printzipioz, euskara izango da. Dena den, biltzen garen jendearen arabera, gaztelaniarekin konbina dezakegu, inor kanpoan gera ez dadin.

*El idioma principal del taller y del material será el euskera. Sin embargo, dependiendo de la gente que nos juntemos, intentaremos combinar idiomas para que todas estemos cómodas.

Photo of R-Ladies Bilbao group
R-Ladies Bilbao
See more events
Azkuna Zentroa Alhóndiga Bilbao
Arriquíbar Plaza, 4 · Bilbo, Bi